XEDEA
Enpresen erronka teknologikoei irtenbidea ematea, lehiakortasuna hobetzeko eta herriaren garapen ekonomiko eta sozial jasangarriari laguntzeko. Hori guztia lidergo teknologikoaren posiziotik eta beren expertise eremuetan gaitasun bereizgarriekin.
Gure ingurunearen garapen ekonomiko eta sozial jasangarria lortzen laguntzea, enplegua eta aberastasuna sortuz.
Enpresentzat transferentzia eta soluzio teknologikoak eta pertsona espezializatuak sortzea, haien lehiakortasuna hobetzeko eta oinarri teknologikoko enpresa-ekimen berrietan parte hartuz.
Hori guztia, gure printzipioekin eta balioekin bat etorriz.
IKUSPEGIA
Zentro teknologikoa, irabazi asmorik gabeko kooperatiba, bere espezializazio alorretan Europako lider gisa aitortua, giza talde bikain eta kohesionatuarekin, enpresei eta gizarteari balioa ematen diena.
Bizi garen mundu honek elikadura, inspirazioa eta aukera ugari eskaintzen dizkigu. Gure ardura da munduak eskaintzen digun oreka bera mundura itzultzea, lurra eta bertan bizi diren pertsonak zainduz. Benetako aurrerapena ez da soilik berrikuntza teknologikoaren bidez neurtzen, baizik eta ongizate kolektiboa eta gizartearen bilakaera sendotzen dituzten proiektuak bultzatzeko gaitasunaren bidez. Ezagutza partekatzea garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa da honako ideia hau zabaldu ahal izatea: pertsona bakoitzak eta ingurune bakoitzak balio ordezkaezina dutela.
MONDRAGON Korporazioko kide garen heinean, gure kooperatibak pertsonak jartzen ditu bere jardueraren erdigunean. Egunero egiten dugu lan komunitatearekin elkarlanean, lankidetza, justizia soziala eta guztiontzako onuragarria izango den garapen jasangarria sustatuz.
Ezagutu Garapen Jasangarriko Helburuetan egin ditugun ekintza eta ekarpen batzuk: Ingurunearekin dugun konpromisoa | IKERLAN
IKERLANen LANKIDETZA pertsona guztiek helburu komun batekin lan egitea da: balioa ematea eta erabakitzaileak izatea, bezeroei irtenbiderik onenak eskaintzeko. Horrela bakarrik bizi da teknologia IKERLANen modu bakar eta propioan, eta horrek ematen dio bere bokazioarekin bat datorren kalitate profesionala eta bizi-kalitatea.
EXPERTISE IKERLANen profesionaltasuna, jakintza eta baliabideak dira. Aitzindaria da eta erreferente izan nahi du bere talentu, espezializazio eta gaitasunagatik.
IKERLANen BIZITASUNAK beti sasoian egotea esan nahi du: arintasunez mugitzeko gai izatea eta sentsazio aktibo eta erabakitzailea transmititzea. Arreta eskaintzea eta puntan-puntan egotea, prestakuntzarekin eta jarduteko trebakuntza egokiarekin.
IKERLANen ERABILGARRITASUNA da bere helburua: konplexua dena erreza bihurtzea, urrunago dagoena, hurbilekoa, eta, hain zuzen, bezeroentzat arazo dena konpontze. Egiten, esaten eta eskaintzen duen guztiak praktikotasuna eta konponbidea transmititu behar ditu.