options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

SAFEPOWER

Gutxi kontsumitzen duten kritikotasun mistoko sistema seguru eta fidagarriak

SAFEPOWER

Parte hartzaileak

  • IK4-IKERLAN, S. Coop. (Koordinatzaile)
  • CAF SIGNALLING S.L
  • SAAB AKTIEBOLAG
  • UNIVERSITAET SIEGEN
  • Fent Innovative Software Solutions SL (fentISS)
  • KUNGLIGA TEKNISKA HOEGSKOLAN (KTH)
  • OFFIS EV
  • IMPERAS SOFTWARE LIMITED 

Iraupena

2016 -2018 Contract number: H2020-ICT-2015-687902  

Aurrekontua

4.003.625 €

Programa

Europar programak: H2020-ICT


SAFEPOWER proiektuaren helburua da tren sektorean, sektore aeroespazialean, eta energiaren eta automobilgintzaren sektoreetan erabiltzen direnen moduko kritikotasun misto eta domeinu gurutzatuko sistemen garapena ahalbidetzea, gutxi kontsumitu eta segurtasun baldintzak betetzen dituzten sistemak garatzeko, energiaren kudeaketarako dauden teknika lokalak zerbitzu txertatu seguru eta fidagarrietan oinarrituta antolatzen duen erreferentziako arkitektura bat erabiliz.

SAFEPOWERek analisi, simulazio eta egiaztapenerako tresnen zerbitzu multzo osoa sortuko du gutxi kontsumitzen duten kritikotasun mistoko sistemetarako. Tartean dira aplikazioak inplementatzen, behatzen eta probatzen laguntzen duten erreferentziako hardware eta softwareko plataformak. SAFEPOWERek egiaztatu eta bermatu egingo du benetan kontsumo txikia edukitzea eta energetikoki eraginkorrak diren kritikotasun mistoko sistemen egiaztapena ondo ezagutzea. Hori dena EBko industri adierazgarrienetan ematen diren erabileren adibideak eta kanpoko egiaztapen erakunde batek ebaluatutako segurtasun kontzeptu argigarriak erabiliz. Gainera, SAFEPOWERek proiektuak ahalik eta inpaktu gehien edukitzea egingo du, industriako beste domeinu batzuetarako erabilgarri egongo den domeinu gurutzatuko erakusgailu publiko bat sustatuz.

SAFEPOWERek elektrizitatearen kontsumoa monitorizatzeko aukera ematen du, plakan bertan dauden eta sistema osoko tentsioa, korrontea eta tenperaturak analizatzeko aukera ematen duten hiru monitore desberdinen bidez.

Horrez gain, aplikazio ugari izan ditzakete XILINX XC7Z045-2FFG900E gailuak, 40 input/output digital isolatuek, 20 input/output analogoek, memoria-moduluek (MRAM, DDR3L SDRAM, Flash eta SODIMM DDR3L SDRAM), komunikazio-moduluek (3 Ethernet ataka, USB-Wireless, USB-UART, 3 pineko UART, SPI eta I2C) eta beste modulu batzuk, esaterako: crypto coreak, kontrol-moduluak (watchdog), tenperatura-sentsoreak, RTC eta HDMI moduluek.

SAFEPOWERek aurretik eduki dituen beste hainbat proiekturen emaitzak erabiliko ditu: FP7-DREAMS proiektuaren arkitektura, FP7-MULTIPARTES eta FP7-PROXIMA segurtasun kontzeptuaren ikuspegia eta FP7-CONTREX proiektuak txipean txertatutako sistemen kontsumoaz eta tenperaturaz egindako kalkulua eta analisia.
 

gure ekarpena

SAFEPOWER garapen-plaka IK4-Ikerlanek diseinatu du, kontzeptutik hasita, eskematizazioa, integritatearen simulazioa, PCB bideratzea, fabrikazioa eta baliozkotzea, SW garapena eta FPGA diseinura arte.

IK4-Ikerlanek koordinatzen du proiektu europar hau eta berak gidatzen ditu, alde batetik, eskakizunekin zerikusia duten lanak, non askotariko kritikotasun sistemetarako diren kontsumo txikiko teknologien azken erabiltzaileen premiak identifikatzen dira eta bestetik, plataforma ezartzeko lana. Azken lan horretan, IK4-Ikerlanek custom txartel elektroniko bat garatuko du erreferentziako SAFEPOWER arkitekturak dituen hardware osagaiekin. Plataforma hiru erabilera kasutan aplikatuko da (trena, abionika eta erakusgailu publikoa)

IK4-Ikerlanek euskarri zuzena emango dio CAF-en erakusgailuari eta ahots aditua izango da segurtasun funtzionalaren estandarren gaietan.

SAFEPOWER garapen-plakaren erabiltzaile-eskuliburua gune honetan deskarga daiteke.

SAFEPOWER garapen-plakan interesik baduzu edo IK4-Ikerlanekin batera neurrira egindako HW txartel berri diseinatu nahi baduzu, gure ikertzaile Leire Rubiorekin harremanetan jar zaitezke, azpian agertzen den estekaren bitartez. 

KONTSULTATU HEMEN PROIEKTU HONEN XEHETASUN GUZTIAK SAFEPOWER-PROJECT.EU/

Harremanetan jarri

shape

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Leire Rubio

Komunikazio Sistemak, HW Plataformak eta Mikrosistemak arloko ikerlaria

Jarri harremanetan
close overlay