Gaur 50 urte bete ditugu. 50 urte sentitu, sinistu eta sortzeko.
Izaera propioz bete ditugu 50 urte.
IKERLAN 1974an sortu zen, hasiera batean Eskolako “Areto Gorrian” lan eginez. IKERLAN hura, Ikerketa eta
Garapen Zentro bezala ezagutzen zena, Hezkuntza eta Kultura Ligaren mende zegoen, Debagoieneko hezkuntzaren erakunde sustatzailea. Manuel Quevedoren zuzendaritzapean, ikerketen aplikazio praktikoak ikusten hasi ziren.
1976an Elementu Finituen Metodoan oinarritutako aplikazioak garatu ziren eta 1978an Gizamat, Espainian robot industrialaren lehen prototipoa. Gainera, teknologia energetiko alternatiboak esploratzen hasi ziren eta CAD/CAMen sartu zen. IKERLANek arlo horretan egindako lana, automatizazioan teknologia horiek duten garrantzia
kontuan hartuta, funtsezkoa izan zen EAEko industria-sarea indartzeko, eta, horrela, lehiakortasuna
indartzeko. Petrolioaren krisiaren ondoren, 1977an IKERLANek lehen urratsak eman zituen energia-teknologian, eta bi urte geroago eguzki-kolektoreak garatu zituen, eguzki-energia termikoa ura berotzeko erabiltzen zutenak.
IKERLANek lehen lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin, eta etapa berri bat ezarri
zuen haren garapenean. Akordio horrek finantziazio eta babes instituzional handiagoa ahalbidetu zuen, aurrekontuen % 50 inguru izanik.
IKERLANek hainbat proiektu berritzaileetan jardun zuen lankidetzan kooperatiba desberdinekin, hala nola,
Orona, Fagor Etxetresnak, Copreci edota Fagor Arrasate.
Garai hartan, hamarkadako mugarririk esanguratsuenetako bat gertatu zen, SBS proiektuan parte hartuz, NASAren “Spacelab” laborategi espazialean mikrograbitatean proteinak bereizteko Ramses esperimentazio-tresnaren kontrol-sistemaren garapenarekin. Mugarri horrek IKERLANen ospea indartzen lagundu zuen esparru globalean.
IKERLANek bere ikerketa-alorrak dibertsifikatu zituen eta CAF bezalako enpresekin lankidetzan aritu zen trenaren posizioa detektatzen, Azcoyen, txanponen hautagailu elektroniko baten garapenean, Irizar berringeniaritza planarekin eta PSA automobilgintzako osagaientzako murrizketetan oinarritutako diseinu-sistema garatzen.
Mikro eta nanoteknologietan espezializatutako laborategi berria inauguratu zen Arrasateko Garaia Poloan.
Eraikina egiteko eta ikerketa jarduerak martxan jartzeko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren, MONDRAGON Korporazioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantza-laguntza izan zuen laborategiak.
IKERLANen 40. urteurrenean, energia biltegiratzeari buruzko ikerketa-jarduera Hernaniko Orona Ideoren instalazioetara lekualdatu zen.
IKERLANek DIGILAB inauguratu zuen, Espainiako teknologia digitalen laborategi aurreratuena, berrikuntzan duen lidergoa berretsiz.
IKERLANek egoitza bat ireki zuen Bilbon, Udalarekin lankidetzan, Matikoko Auzo Factoryren udal-instalazioetan, teknologia transferitzeko eta talentua erakartzeko eta garatzeko, Bilboko erakundeekin, enpresa-poloekin, unibertsitateekin eta ikerketa-zentroekin
IKERLANek Zibersegurtasuneko laborategiaren akreditazioa lortu du, automatizazio eta kontrol industrialeko sistemetan zibersegurtasuneko saiakuntzak egiteko ENAC-ek (Egiaztapenerako Erakunde Nazionala) akreditatutako lehen laborategia bihurtuz.