options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek Telefónica eta Amazon Web Servicesekin kolaboratzen du Mobile World Congressen azken berrikuntzak aurkezteko

shape

Zentro teknologikoa teknologia mugikorren sektorean munduko erreferentzia den ekitaldian egon da, eta soluzio bat aurkeztu du bertan, sektore digitaleko agenterik garrantzitsuenetako batzuekin batera. Soluzioak sare mugikorraren identifikazioa eta SIM txartela erabiltzen ditu, ziurtagirien banaketa masiboa gaitzeko.


27/02/2018

shape

Arrasate-Mondragóneko IK4-IKERLAN zentro teknologikoaren Cybersecure IoT arloko ordezkariak telekomunikazioen industriarako erreferentziakoa den ekitaldian daude, Bartzelonako Mobile World Congress. SIM txartelean oinarritutako berrikuntza bat aurkeztuko du Telefonica eta Amazon Web Servicesekin batera. Gauzen Interneteko gailuak (IoT) Amazon Web Services IoTrekin (AWS IoT) konektatzeko balio du berrikuntza horrek.

Egun hauetan, Gauzen Interneteko gailuak (IoT) Amazon Web Services IoTrekin (AWS IoT) konektatzeko Telefonicarekin eta AWSrekin (Amazon Web Services) elkarlanean garatutako soluzio bat erakutsiko du IK4-IKERLANek Bartzelonako MWCn. Soluzioak IoT gailuak lainora seguru konektatzeko gestioak errazten ditu, ziurtagiriak urrutitik eta eskala handian banatzen uzten du, IoT gailuen lainoarekiko konektibitaea erraztuta eta babestuta.

Telefonicak, Amazonek eta IK4-IKERLANek garatutako erakuslea martxoaren 1era arte dago ikusgai GSMAren estandean (Telekomunikazioen sektoreko munduko ekitaldi nagusiaren antolatzailea), Bartzelonako Firaren 4. pabiloian.

Erakuslearen bitartez, Smart Cityra lotutako erabilera kasu baterako garatu den soluzioa erakusten da. Eta IK4-IKERLANek garatutako konektibitateko soluzioak energi kontsumoa monitorizatzen uzten du, IK4-IKERLANen bezeroa den ZIVeko Smart Meter bat eta lainorarekiko konektibitate zibersegurua eskaintzen duen Smart Modem bat erabiliz.

IK4-IKERLANek Smart Modemen txertatutako softwarea garatu du, Telefónica Eleven Pathsen zibersegurtasun unitatearekin elkarlanean, eta Smart Modemak kudeatzen du IoT nodoa ziurtagiriaz hornitzeko ziklo osoa. Horrek ahalbidetzen du IoT nodoek Amazon Web Servicesekin konektatzeko erabiltzen dituzten segurtasun ziurtagiriak masiboki kudeatzea, aurretik gailuan gakorik edo ziurtagiririk sartu beharrik gabe. Ziurtagiriaren entrega SIM 3GPP administrazio teknologia estandarrean oinarritzen da, eta horrek posible egiten du soluzioa erabilgarri egotea Telefonicaren edozein IoT SIM txarteletarako.

“IK4-IKERLANek Telefonicarekin batera asmatu duen aurrerapen teknologikoak, lainora arinago konektatzea ahalbidetzea ez ezik, prozesuaren segurtasuna arriskuan jarri gabe egiten du hori eta, gainera, autentifikaziorako bigarren faktore batekin indartzen da segurtasuna, bandatik kanpoko ziurtagirien administrazioarekin, alegia”, azaldu du Josu Bilbaok, IK4-IKERLANen Cybersecure IoTeko Espezializazio Taldearen arduradunak. 

close overlay